lunes, 21 de noviembre de 2016

Informazioa bilatzea, sailkatzea eta post baten bidez ezagutza bihurtzea

Post honen bidez bilaketak egiteko prozesua aurkeztuko da. Hau egiteko, kontzeptu edo hitz bat aukeratuko dugu gure bilaketaren objektua izan dadin. Gure kasuan, AUTONOMIA aukeratu dugu. Hitz honek semantika handia duenez eta testuingu askotan ikus dezakegunez, bilaketak oso zehatza izan beharko du.

Bilaketa zehatz bat egiteko, badaude "trikimailu" batzuk. Errazena da gaztelaniaz ala ingelesez bilatzea, emaitz gehiago daudelako. Hor dago zailtasun handiena. 

Lehenik, hasiko gara GOOGLE-rekin, bilatzaile erabiliena. Gure hitz gakoa sartzen dugunean, hauxe da emaitza:


Hainbeste emaitz daudenez, gure bilaketa mugatu behar dugu. Horregatik, interesatzen zaigun testuinguruan kokatu dezakegu:


Emaitz osatuak nahi baditugu, beste "truko" daude. Adibidez, "+" zeinua erabiltzea. Kasu honetan, adituko dugu AUTONOMIA eta PSIKOLOGIA, alde batetik informazioa ikuspuntu konkretu batetik aurkitzeko eta, beste aldetik, euskaraz aurkitzeko. Horrela, hau izango da emaitza:



 Emaitzak murriztu egin dira eta jada beste kontzeptu batekin lotuta agertzen dira.

 Beste aukera da "*" erabiltzea, eta honekin horrela izango da gure bilaketa:



Ikusten denez, emaitzak gutxitu egin dira baina, hala ere, ez da nahikoa. Konkretuagoak izan behar dugu. Horretarako, kakotxak erabiliko ditugu. Horrela, bakarrik hitz horiek agertzen diren emaitzetan ikusiko dugu gure bilaketa:

Azkenik, 40.900.000 emaitzetik 6ra arte heldu gara, bilaketa oso espezifiko bat eginez.

Baina badaude beste bilatzaile espezifikoak. Eta, batzuen bitartez, emaitz aberatsak lor ditzakegu. Kasu honetan, frogatuko dugu CC SEARCH-ekin.


Bilatzaile honek emaitz gehiago emango dizkigu, beste baliabide batzuk erabiltzen dituelako (bideoak, irudiak, wikiak, artikuluak, ...). Orduan, gure hitz gakoa sartzen dugunean, testuinguru batean kokatuta, aukeratu beharko dugu non bilatuko du CC Search-ek. Esate baterako, bideoak ikusi nahi baditugu, YOUTUBE-n bilatuko dira. Erderaz egin dugu, euskaraz ez dagoelako emaitzik:



 Irudiak nahi baditugu, GOOGLE IMAGES erabil dezakegu:


Baina, iritzi pertsonal bat bezala, gehien interesatzen zaiguna da bilatzaile "akademikoak", batez ere testuinguru honetan. Horregatik, arlo honetarako badago GOOGLE SCHOLAR, artikulak eta liburu zehatzak aurkitzeko. Bilatzaile honen bidez, hauxek izan dira emaitzak:



Orduan, aurkitu ditugu zitak, liburuak edo artikuluak (zorionez, PDF-an daude gehienak) eta gure bilaketarako informazio mamitsuena ekarpena egiten digu.

Laburbilduz, bilaketa bat egiteko baliabideak asko dira, baina ezagutu behar ditugu nahi dugun informazioa ondo aurkitzeko. Trikimaluez gain, badaude erabiltzeko bilatzaile ala plataforma asko gure informazioa konkretatzeko eta emaitz onenak aukeratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario